IKUSI INGURUA!

Hondartzak eta arrantzale herriak? Atzo sortutako hiriak?

Goizeko behelainoz jantzitako basoak?

Belardi berdez jositako mendiak?

Paisaia ikusgarria osatzen duten mahastiak?

Euskal Herria zure zain dago, gehien atsegin zaizuna aukeratu eta bisitatu ahal izateko.

EUSKAL HERRIA, esagutu ZER DUzUn INGURUAN

Bizkaiko Golkoko kostaldean eta Frantziako mugatik 30km-ra dago, Donostia, Gipuzkoa probintziako hiriburua eta Europako turismo gunerik ospetsuenetarikoa.

Kontxako badia nagusi duen paisaia, gastronomiak eta garapen arkitektonikoek jarduera turistikoaren garapena bultzatu dutenak. Horrek guztiak, nazioarteko ekitaldiekin batera, hala nola Zinemaldia, Jazzaldia, Hamabostaldi Musikala edo Beldurrezko Zinemaldiak, hiriari atzerrian proiekzioa eman dio.

Itsasoak, mendiak eta Oria ibaiaren bokaleak bat egiten duten lekuan, Orioko arrantzale herrixka txikia dugu, mendeetan zehar, Santiago Bideko erromesen joan-etorriaren lekuko. Bisigua da, kostaldeko herri honetako izar nagusia eta zerbaitegatik ezaguna egin bada, estropadetarako zaletasunagatik da.

Irailean hemen bazaude, ez galdu.

Mendebalderantz jarraituz, Zarautzko herria daukagu interesgune historikoa duena artistikoki baita arkitektonikoki ere eta aparteko ingurune naturala duena.

Hondartza zabala, Santa Barbara eta Mollarri itsaslabarrak alboan dituena, 2.500 metroko luzera du eta pasealeku bizia du, terraza eta kafetegiz betea. Hondartza, itsasoari irekia dago eta bere olatu ikusgarriak milaka surflarientzako erakargarriak dira.

Ibaiaren hiri bizia da Bilbo, Bizkaia probintziako hiriburua, arkitektura eta diseinuaren buru, non industriek eta ontziolek gune modernoak sortzen dituzten, hala nola Guggenheim museoa, titanioz estalia, kostaldeko ibilbide biziberritu batean zehar.

Gasteiz, Arabako hiriburua, Parlamentua eta Autonomia Erkidegoko Gobernuaren egoitza ofiziala da.

Bidegurutze batean kokatua, historian zehar, puntu estrategiko garrantzitsua izan da militar nahiz merkataritza aldetik eta arlo kulturalean ere.

Bestalde, ekialderantz abiatzen bazara, Hondarribia herriari xarma berezia ematen dioten altxor historikoak gordetzen dira.

Harresitako alde zaharrera sartzen bagara, harriztatutako kaleetan barrena ibil dezakegu etxe dotoreez eta eraikin paregabeez betea, hala nola, ostatu bihurtutako Karlos V. enperadorearen gaztelua.

Handik gertu, La Marina auzoa dago, arrantzaleen etxe koloretsuekin, jatetxeekin eta terrazekin pintxo taberna tipikoekin.



Frantziako mugatik pauso batera zaudela, Frantziako Euskal Herriko herri xarmangarriak bisita ditzakezu, hala nola, Ainhoa, euskal estilo klasikoko etxe tipikoak dituena edo Sare, historiaurreko kobazuloez gain, La Rhune-ra igotzen den kremailera tren ospetsua dituena.

Ezpeleta, fatxadetatik zintzilik dauden piper gorriengatik ospetsua, eta Erdi Aroko Donibane Garazi, galdu behar ez dituzun barrualdeko bi herri dira.

Gero, Baiona dago, hiriburua eta hiri nagusia, bere katedral gotiko erraldoiarekin eta txokolate denda ospetsuekin.

Hondartza bila bazabiltza, Biarritzen, Donibane Lohizune eta Hendaian kostalde Atlantiko osoko hondartzarik onenetarikoez goza dezakezu.

Txalet eta jauregi handiak, bainuetxeak, surfa, gazteluak, historiaurreko kobazuloak, art deco eraikinak eta gastronomia bikaina dira, Iparraldean itxaroten zaituzten gauzetako batzuk

.

Iruñeatik, bere hiriburutik hasi eta Pirinioetako haranetan xarma duten herri txikietaraino, koloreko basamortuak, gotorleku menderagaitzak, baso maitagarriak, mendi-zintzur sakonak, ur-jauziak eta askoz gehiago, hori guztia da Nafarroako komunitatean topatu dezakezuna.

Iruñea, harresiz inguratutako hiri bikaina da, monumentu, tradizio eta giro bikaina biltzen ditu zentro historiko zoragarri batean. Baina ezer baino gehiagok nabarmentzen duen zerbait, San Fermin jaiak dira. Uztailaren 7-ko astean hemen bazaude, ezin duzu galdu.

Duela urte batzuk, Errege Bardeako mila koloreko mendiak nahiko txoko ezezagunak ziren, baina Game of Thrones telesailak betiko mapan jarri zuen.

Nafarroako beste leku natural bisitatuenetako bat, Urbasa eta Andia mendilerroa da, beraikein Urederraren iturburu ospetsua, turkesa koloreko ibaia duena, baita Aralarko mendilerroa, mito eta kondairen lurraldea, trikuharri itxurarekin gure iraganeko aztarnak dituena; Azpirotz bezalako begiratoki ikusgarriak, Betelu bezalako herri xarmangarriak eta Aralarko San Migel Santutegia bezalako tradizio sakoneko lekuak. Baztan, Zugarramurdiko leizearekin;  Erronkari, herri eder txikiekin eta Iratiko Basoa, udazkeneko koloreekin; Erriberri bere gazteluekin eta Uxue ederra, mendiaren gailurrean kokatutako gotorleku gisa eta naturaren magia bere arroilekin, hainbeste hiri txiki eta eraikin monumentalak, gazteluak edota monasterioak, garai bateko distira handiko aztarnak dira hauek.